Euskal Herrian gertatutako 52 lan heriotzak salatu ditu Ernaik

uriola.eus 2020ko urr. 16a, 10:05

Ernairen ekimena Bilboko Arriaga plazan

Urtea hasi zenetik Euskal Herriko lantokietan 52 lan heriotz gertatu direla salatzeko ekimena egin zuen Ernai Gazte Antolakundeak atzo Bilboko Arriaga plazan. 

2020an 52 langile hil direla eta gainera, Joaquin Beltranek Zaldibarreko zabortegian desagertuta jarraitzen duela salatu du Ernaik Hego Euskal Herriko hiriburuetan egindako ekimenetan. Antolakundeak egoera "oso larritzat" jo du, izan ere, dagoeneko iaz lanean hildako langileen kopurua handitu da oraindik urtea amaitzeko hiru hilabete geratzen diren arren. Hauen arabera, klase kapitalistaren eta merkatuen etengabeko irabazi nahiak "langileen lan eta bizi baldintzak kaxkartu ditu" 

Joan den urriaren 7an gertatu ziren azken lan heriotzak, Arabako Lapuebla de Labarca herriko Espada Ojeda Upategian, bi langile kupel batera erori zirenean. 

Ildo horretatik ELA sindikatuaren arabera "prekarietatea are gehiago handitu da sektore askotan Covid garai hauetan. Bigarren mailan utzi dira pertsonen segurtasuna eta osasuna, eta horrelako emaitza larriak lortu dira."

LABek bere aldetik prekarietatea lan heriotzen atzean dagoela nabarmendu du.