Ikastetxe publiko, pribatu zein itunpekoetako jantokietako azpikontratetan, LAB, ELA, CCOO edota UGT sindikatuen ordezaritza dutenetan alegia, hiru eguneko grebari hasiera emango diote gaur, Bilbon, Gasteizen zein Donostian deitu diren manifestazioekin. Beste bi deialdiak urriaren 27an eta 29an egingo dituzte.
Sindikatuen arabera, maiatzean "eskola jantokien itzulera segurua aztertu eta negoziatzeko xedez" bilera bat egitea eskatu zioten Hezkuntza Sailari. Baina gaur egun arte erabaki guztiak "alde bakarrez" hartu dituztela argitu dute.
Bilera bat egin baino, hauek dira sindikatuek eskoletako jangeletako azpikontratetan aldarrikatzen dituztenak: segurtasunaren bermea, enpleguari eta lan-baldintzei eustea, ratioak jaistea eta lan-kargak ez-handitzea, zerbitzu seguruak eta kalitatezkoak eskaintzea.