Osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte bihar osasun zentroetan

uriola.eus 2020ko aza. 3a, 11:15

Kalitatezko osasun zerbitzu publikoaren aldeko kontzentrazioak deitu dituzte osasun zentro guztietan bihar arratsaldeko 19:00etan.

Osagungintza publikoan lehen arretarako baliabide eta, aldi berean, inbertsio gehiago aldarrikatuko dituzte besteak beste bihar eta datorren asteko asteazkenean egingo diren elkarretaratzeetan. 

Halaber, Osasungintza publikoa defendatu! lelopean kalitatezko osasun zerbitzu publiko bat eskatzeaz gain, murrizketarik eta pribatizaziorik ez egiteko eskatuko dute.