Sahararen aldeko mobilizazioak egingo dituzte gaur Bilbon

uriola.eus 2020ko aza. 16a, 09:40

Saharako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu dituzte gaur Bilbon. Goizeko manifestazioa 12:00etan abiatuko da Arriagatik Eliptika plazara. Arratsaldeko mobilizazioa ordea, 19:00etan izango da, Arriagan. 

Sahara Euskadi Mugimenduak Euskadiko Fronte Polisarioaren ordezkaritzarekin batera argitaratutako oharrean irakurri daitekenez, 1991. urtetik indarrean zegoen su etena hautsi egin dute Marokoko indar militarrek. Izan ere, Marokok, Guerguerateko mugaren zabalpenaren aurka lau aste manifestatzen zeramatzaten Saharako herritarrak erasotu ditu joan den ostiralean. Erasoen ondorioz, Fronte Polisarioak gerra egoera ezarri zuen larunbatean. 

Saharako herriari elkartasuna adierazteko asmoz, Askapenak, Euskal Herriko erakunde internazionalistak, DISABI taldeak eta Komite Internazionalistak erakundeak elkarretaratzeak deitu dituzte gaur Bilbon. 

Goizeko manifestazioa 12:00etan abiatuko da Arriaga plazatik Eliptika plazaraino eta arratsaldean berriz, 19:00etan Arriagara hurbiltzeko deialdia egin dute.