Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose de la Mata epaileak Usansoloko bizilaguna den Valentina Morisolliren eta San Inazioko auzokidea den Gaizka Astorkizagaren behin behineko espetxeratzea egindu du. Epaileak kalteak eragitea, terrorismoa goratzea eta talde armatuarekin kolaboratzea leporatzen die.
AEMko kideen atxiloketak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz gauzatu zituen Ertzaintzak astelehenean. Atxilotzeaz gain, bien etxeak ere miatu zituen poliziak.
Valentinaren eta Fitoren berehalako kaleratzea exijitzeko hainbat mobilizazio egingo dira datozen egunetan. Gaur kontzentrazioa deitu dute arratsaldeko 19:00etan Sabin Etxearen aurrean. Bihar, Etxebarrieta Anaien plazan beste elkarretaratze bat egingo dute arratsaldeko 19:30ean eta azkenik, larunbatean 18:00etan Arriagatik abiatuko den manifestazioa ere gauzatuko dute.
Deustuko Done Petri plazan ere elkarretaratzea egongo da, arratsaldeko 19:30ean.