31 eta 36 urte igaro dira indar parapolizialek Santi Brouard eta Josu Muguruza erail zituztenetik. 1984ko azaroaren 20an Santi Brouard HASIko lehendakari eta pediatra tiroz hil zuen GAL taldeak bere Bilboko kontsultan. Bost urte geroago Josu Muguruza Herri Batasunako diputatua tiroz hil zuen talde parapolizial batek Madrilen.
Haien erailketak gogoratzeko, urtero legez, Egiari Zor fundazioak lore eskaintza antolatu du Ametzolan goizeko 12:00etan. Ondoren, 12:30ean ekitaldia egingo da Errekaldeko plazan.