Getxo eta Bilbo lotuko dituen bidegorria aldarrikatzeko 34 bizikleta martxa antolatu ditu dagoeneko Biziz Bizi elkarteak. 2016tik daramate azken larunbat guztietan "hain beharrezkoa" den bidegorria aldarrikatzen. Hilabete honetan, U30 aldaketaldia ekimenarekin bat egin eta honetan ere bidegorrira irtengo dira, bizi dugun larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozial larria salatzeko.