Pablo Haselen aldeko kontzentrazioa burutu dute Bilbon asteburuan

uriola.eus 2021ko ots. 8a, 10:55

Irudia: baskinfo. Txeng Meng

Espainiako Koroa iraintzea eta terrorismoa goratzea leporatuta, Pablo Hasel rap abeslaria kartzelaratzea erabaki du Auzitegi Nazionalak. Adierazpen askatasunaren aurkako erasoa dela salatu dute Euskal Herriko zein estatuko hainbat eragilek. Bilbon Amnistia Garrasiak eta Bilbo-Antifaxistak deitutako kontzentrazioa egin zuten atzo, Eliptika plazan, abeslari kataluniarrari babesa eta elkartasuna adierazteko asmoz.