Covid-19ak langile klasearen prekarizazioa gehiagotu duela salatu du Eraginek, Bilboko Gazte Prekarizatuen Asanbladak: "kontratu partzialak, miseriazko soldatak, lan-ezegonkortasuna, lan-osasunerako arriskua..." autonomo faltsuek pairatzen duten errealitatea dela adierazi dute asanbladako kideek.
Izan ere, langileen gaineko ardurarik ez izateko tresna bihurtu da enpresentzat langileak externalizatzea eta horrek langileen prekarietatea areagotu egiten duela argi utzi nahi izan du Eraginek, baita Mahou-San Miguel enpresak kontratatutako langileak ere.
Enpresaren eta langilearen artean lan harremanik egon den epaituko dute bihar, Bilboko epaitegietan, enpresak epaiketa bera hirutan atzeratu ondoren. Epaiak autonomo faltsu bezala lanean aritu dela baldin badio, Mahou-San Miguelek urratutako hainbat eskubide aitortu beharko dizkio langileari.
Honi elkartasuna adierazteko eta egoera berean dauden langileei babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du Eraginek, goizeko 10:00etan.