Ostalaritza elkarteek aurkeztutako errekurtsoa onartzea erabaki du, behin behinean Auzitegia gaiaren muinera heldu bitartean. Hala ere, jatetxe zein tabernak berriz zabaldtzeko aukera izango duten arren, Lakuak ezarritako murrizketak mantendu beharko dituzte, besteak beste, arratsaldeko 20:00etatik goizeko 06:00etara establezimenduak itxita mantetzea eta osoko edukiera %50era murriztea.