Bilboko Udaleko Langileen Batzorderen arabera, itxiera proposamena “onartezina” da, eta herritarren osasunarekin, segurtasunarekin eta babesarekin lotutako funtsezko zerbitzu publiko guztiak ixteari kontra azaldu da.
EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta Alderdi Popularrari eskerrak eman dizkie Langileen Batzordeak giza baliabide eta baliabide material berriak hobetzeko eta inbertitzeko laguntza emateagatik eta Bilboko herritarren interesak osasunarekin negozioa egiteko ideien gainetik jartzeagatik. Gainera, Alfonso Gil PSEko bozeramaileak SAMURi bere babesa ematen jarraitzea eskatu du ELAk, baita gaiaren inguruko iritzia ematea eta orain arteko esandakoari bizkarra ez ematea ere.
Bestetik, Juan Mari Aburto eta Amaia Arregiri zerbitzu publikoa ez ixteko eta Bilboko gizarteren eskaerei erantzun ahal izateko plan integral bat egitea eskatu die, "zerbitzu hori baida Bilboko udal mugartean esklusiboki jarduten duen osasun-larrialdi profesional eta titulartasun publikoko zerbitzu bakarra".