ESIko zuzendaritzaren aurrean 155 erizainek bizi izan duten egoera "jasangaitza" dela salatu dute behin baino gehiagotan. Hala ere, egindako mobilizazioek zein salaketek ez dute erantzunik jaso. Orain, salaketa jarri ostean langileen lan baldintzak urratuak izan direla onartu du Lan Ikuskaritzak.
Horiek horrela, karteldegien bi hilean behingo izaera errespetatzera eta Erakundearen Lan Baldintzen Akordioan ezarritako atsedenaldiak errespetatzera behartzen du Basurtuko Zuzendaritza, besteak beste. Akordio horretan, gutxienez, 12 orduko atsedenaldia ezartzen da lanaldien artean.