Espainiako Polizia LASeko bi kideren etxeetara joan dela salatu dute

uriola.eus 2021ko ots. 25a, 10:19
Irudia: Ecuador Etxea

Goizeko 08:00etan Espainiako Polizia Langile Autodefentsa Sareko bi kideren etxeetara joan dela salatu dute, asmoa bi kideak atxiltotzea zela adierazi du sareak twitterren. Etxean ez zeudela, "Gordonizeko komisaldegira joateko exigentzia egin diete". 

[Informazio gehiago jaso ahala albistea eguneratuko dugu] 

Astelehen goizean Polizia Nazionalak LASeko lau kide deklaratzera eraman zituen Gordoniz kaleko komisaldegira. Kideak arratsaldeko 19:00etan askatu zituzten eta derrigortze delitua egotzita, kasua Uribarriko Limpiezas Arana garbiketa enpresaren aurkako borrokari lotuta dagoela azaldu zieten. 

Gaur goizean beste bi kideren etxera hurbildu da polizia, hauek atxilotzeko asmoz.