Langileak baldintza irregularrean izateagatik New York gozotegiko jabeak zigortu dituzte

uriola.eus 2021ko mar. 2a, 11:27

CCOO sindikatuak jakitera eman duenez dokumentaziorik gabeko bost langileren eskubideak urratzeagatik Bilboko Buenos Aires kaleko gozotegiko bi jabeei bost hilabeteko kartzela-zigorra eta 40.000€ko isuna ezarri diete. 

Langileen eskubideen eta atzerritarren eskubideen aurkako delitua egotzita, bost hilabeteko kartzela zigorra eta 40.000€ko isuna ezarri diete Bilboko New York gozotegiko arduradunei. Besteak beste, estatuan lan egiteko baimenik ez zuten 4 emakume eta gizon bat 15 hilabetez lanean izateagatik zigortu dituzte, CCOO sindikatuak adierazi duenez. Horrez gain, bost langileetako bat izan ezik beste guztiak Gizarte Segurantzan alta eman gabe zeudela gehitu du sindikatuak.