Jardunaldiak antolatu ditu Eraginek larunbatean

uriola.eus 2021ko mar. 25a, 09:24

Gazteon egoera salatzeko asmoz martxoaren 27an, larunbata, Eragin gazte prekarizatuen asanbladak jardunaldiak eta mobilizazioa antolatu ditu Bilboko Areatzan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Egunero gazteek sufritzen duten kriminalizazioaz "nazkatuta", hauek egun pairatzen dituzten arazoak plazaratzeko mahaingurua egingo dute arratsaldeko 17:00etan Garbiñe Biurrunen, Eduardo Garzonen, Oskar Matuteren eta Alejanda de la Fuenteren parte hartzearekin. Ostean, prekarizatutako rider, kultura eta ostalaritza sektoreen testigantzak jasoko dituzte, 18:20ean. 

Mobilizazio nagusia arratsaldeko 19:30ean abiatuko da Bilboko Areatzatik.