Tubacexeko langileak Bilbon mobilizatuko dira igandean

uriola.eus 2021eko apirilaren 8a

Enpresan iragarritako kaleratzeak salatzeko datorren apirilaren 11n Tubacexeko langileek manifestazioa deitu dute Jesusen Bihotza plazatik, goizeko 11:30ean. 

Bilboko hainbat eragilek mobilizazioarekin bat egin eta enpleguaren defentsan igandean manifestaziora hurbiltzeko deia zabaldu dute.