Sindikatuek jakinarazi dutenaren arabera, enpresako 25 langile zaharrenei %37ko soldataren jaitsiera ezarri nahi diete eta “aldi baterako ezintasunaren osagarria kendu”. Langile horiek enpresan 27 urte daramatzatela adierazi du ELAk eta %44ak 60 urte baino gehiago dituela.
Murrizketa horiek zuzendaritza-taldean eta arduradunen artean ez dutela eraginik izango salatu du sindikatuak. Izan ere, Conde Arestik “arazo ekonomikoak” dituela argudiatu dute langileei murrizketa egiteko. Bitartean goi karguen artean soldatak %20 eta %65 artean igo direla jakinarazi dute sindikatuek.
Enpresa-batzordeak erretiro-adinean dauden langileentzako “irteera-plan pizgarri bat” proposatu dio zuzendaritzari, baina honek akordio horiek lortu arren, murrizketen proposamenarekin jarraituko duela esan du.