Ia 30.000 etxeko langileren lan-egoera erregularizatu dute

uriola.eus 2021ko api. 12a, 12:14

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak ia 30.000 langileren lan-egoera erregularizatzeko aukera eman duela adierazi du ATH-ELEk. Erregulazio honek hilean 6,5 milioi euroko igoera dakar soldatetan eta 5,5 milioi euro kotizazio-oinarrietan.

ATH-ELEk jakinarazi duenez, “soldata- edo kotizazio-egoeran irregulartasunak zeudela ohartarazten zuten 47.749 gutun bidali ondoren, 28.904 etxeko-langilek beren soldatak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak eguneratu dituzte”.

Kanpainaren helburua izan da “oso feminizatua eta prekrizatua” dagoen Sistema Berezi hau osatzen duten langileen ordainsaria eta, beraz, kotizazio-oinarria, egun LGSk ezarritako zenbatekoarekin bat etortzea: “hilean 950 euroko lanaldi osoa, 14 ordainsaritan eta orduetarako gutxieneko soldata 7,73 eurokoa izango da”.

“Erregularizatutako kasuen %97,5ean aitortutako soldata igo da, baina %15ak bakarrik murriztu du aitortutako lanaldia”, adierazi du elkarteak.

Hori dela eta, bigarren jarduketa fase bat aktibatuko dutela aitortu dute. Honen bidez, karta gehiago bidaliko dituzte eta akats edo irregulartasunetan jarraitzen duten kasuen “behin betiko erregularizazioa” eskatuko dute.