Elkarretaratzeak egin dituzte gaur EAEko sektore publikoko lantokietan

uriola.eus 2021eko apirilaren 15a

ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek greba deitu dute sektore publikoaren alde apirilaren 22an. Honen bidez, sektoreko behin-behineko langileen postuak finkatzea eskatu nahi dute. Gaur goizean kontzentrazioak burutu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko lantokien atarian.