60 pertsona inguru batu ziren larunbatean Supersurraren aurkako bizikleta martxara

uriola.eus 2021ko api. 19a, 10:23

Zorrotza auzoan hasi eta Abusun amaitu zen Supersurraren aurkako bizikleta martxa larunbatean izan zen, hilak 17. Honen bidez, Supersurraren obrak Bolintxu ibarrean eragiten dabiltzan “kalteak” salatu nahi izan dituzte, autobide hau luzatzen jarraitzearekiko aurkakotasun adierazi.

 

Haien ustez, inbertsio publikoa beste lehentasun batzuetara bideratu behar da, hala nola “osasungintza, zaintza edo hezkuntzara”. Gainera, klima larrialdi egoeran autoen erabilera bultzatuko duten azpiegituretan inbertitzen jarraitzea “onartezina” dela adierazi dute.

Informazio gehiago

Martxa honen bidez, apirilak 24an egingo den Supersurraren aurkako manifestazioren berri eman dute Bilboko kaleetan zehar.