INEk eta EUSTATek datu ezberdinak atera dituzten arren, biek argi dute langabeziak gora eta biztanleria aktiboak behera egin duela. EUSTATen datuen arabera, 2020an 12 zen langabezia tasa eta 2021eko datuak 12’10era igo dira, 65.400 langaberekin. INEren datuak jaitsi egiten dira, 11’26ko langabezia-tasarekin 2020an eta 12’04 aurten. Momentu honetan 62.200 langabe daude Bizkaian INEren datuen arabera.
Orokorrean, Euskal Herri osoan egin du gora langabeziak, 157.900 da dagoen langabe kopurua. Biztanle aktiboari dagokionez, INEren arabera, 5.200 gutxiago eta EUSATen arabera, berriz, 6.200.