Bidegarritasun plana eta plan industriala noiz emango dizkieten zain daudela salatu nahi izan dute. LAB eta ESK sindikatuen arabera, “sarritan eskatu dituzte eta gaur idatzia erregistratu dute Tubos Reunidos taldearen bulegoetan kontseiluko presidenteari hauek eskatuz”.
Horrekin batera, hitzarmenak iraungita dituztela jakinarazi dute, Tubos Reunidosen duela 4 urtetik eta Productos Tubularesen duela 3 urtetik. Honen berri izatearen zai daude, baina “blokeo egoeran” daudela adierazi dute.