Ikastetxeko enpresa-komiteko ordezkarien arabera, Eusko Jaurlaritzak ez zien inolako aukerarik eman integrazioko hezkuntza-proiektu batekin jarraitzeko eta Hezkuntza Sailak ikastetxea ixteak dakarzkien aurrezpenak lehenetsi dituztela salatu dute.
Kristau Eskola patronalaren aldetik, “ixilik” mantendu izanaren kontra egin nahi dute, ordezkarien arabera, lanpostua galtzen duten langileen etorkizuna bideratzeko sinatu duten akordioaren bidez oraindik ez delako ezer egin.
Horrekin batera, Hijas de la Cruz kongregazioak eta bere gerenteak izan duten jokabidea azpimarratu dute. Ikastetxearen “benetako egoera ezkutatu” eta eskatutako informazioa “blokeatu” dutela diote.
Hori dela eta, langileen lan egoeraren aurrean konponbideak eskatzeko, grebak deitu dituzte hurrengo asteko ostegun eta ostiralean.