Lan-harremanen arau-esparrua definitzeko konpromezua duela esan du LAB sindikatuak. Bizkaiko Ostalaritzan Hitzarmen Kolektiboan sartzea proposatu zutenean, patronalek eta sindikatuek ez zioten behar horri erantzun. Beraz, horretan borrokan jarraituko duela adierazi du.
Honekin batera, Eusko Legebiltzarra osatzen duten alderdi politikoak “interpelatu” nahi ditu. Rider Legeari dagokionez, “uberizatutako sektore guztiak kontuan hartuko dituen asmo handiagoko erregulazio baten aldeko jarrera har dezaten” nahi du.