Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak hiru urte daramatza borrokan eta denbora horretan aldarrikatutako pentsio duinak, publikoak eta bidezkoak mantentzeko arriskua nabarmena izan dela adierazi dute eragileek. Hauen arabera, prekarizazioa, txirotasuna eta desparekotasuna areagotzeko aukera “mahaigainean” dago, gobernu espainiarrak eta Erkidegoek emandako erantzunak “ez direlako nahikoak izan”. Hori dela eta, larunbateko mobilizazio eta borrokarekin bat egin dute.
Hego Euskal Herrian 25 urtetik beherako 16.196 gazte langabe daudela jakinarazi dute eta lanean daudenen artean gehiengoa lan prekarioetan: “lanaldi amaigabeekin eta 2012ko lan erreformatik gaur arte, %7 jaitsi da gazteon batez besteko soldata”. Gainera, emakumeen egoera askoz “prekarioagoa” dela diote.
Eragileek argi dute gazteriaren eta pentsionisten erronkak borroka bera osatzen dutela, eta bide bakarra dela “mugimendu guztien aldarrikapenak burutzeko”. Horregatik, larunbatean kalera aterako diren pentsionisten borrokara batuko dira babesa emateko asmoz.
Manifestazioaren inguruko informazio gehiago
Pentsionisten aldarrikapenak oso oinarrizko eta egingarriak dira; 1080€-ko pentsioak eta 2011-2013ko pentsio erreformak bertan behera uztea. Espainiar gobernuak muzin egin eta atzera pausoekin mehatxatzen digu. Gure bizitzen duintasuna jokoan da. KALERA! #PENTSIONISTAK AURRERA! pic.twitter.com/Y5pNDXE8q9
— Sortu Bilbo (@SortuBilbo) May 24, 2021
Gazteok ere pentsio sistema publiko duinaren alde! https://t.co/8G37Jx8il6
— Gu ere bagara Bilbo! (@bagarabilbo) May 25, 2021