Maiatzaren 29ko mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute pentsionistek

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2021ko mai. 24a, 12:43

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua, euskal sindikatuak eta beste eragile batzuk maiatzaren 29ko mobiliazioan parte hartzeko deia egin dute. Eskakizunen artean, besteak beste 1080 euroko  gutxieneko pentsioa aldarrikatzen dute. 

Bestalde, Espainiako gobernuak martxan jarri duen erreforma berriari buruz, adierazi dute, pentsio sistema publikoaren erasoa dela; aurreko baldintzak zaildu eta jubilazioa atzeratzea ekarri dezakeela.  Era berean, nabarmendu dute, pentsio pribatuen aldeko apustua dela eta ez dagoela inolako konpromisorik gutxienekoa pentsioa bermatu eta emakumeen diskriminazioa konpontzeko. Guzti horren aurka egiteko maiatzaren 29an antolatuko den mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute.

Hiru urte daramatzate pentsionistek eskubideak aldarrikatzen, baina hala ere, Euskal Herriko eskubide sozialen elkartea osatzen duten sindikatu eta eragileek argi dute, ez dela soilik pentsionisten borroka, baizik eta langile guztiena.