Osakidetzako garbitzaileek greba egin dute gaur euren lan baldintzak defendatzeko

uriola.eus 2021ko mai. 27a, 13:17

Osakidetzako garbitzaileek greba egin dute Osakidetzaren mendeko zentroetako garbitzaileek bizi duten egoera ikustarazteko helburuarekin. Aldi berean, ELA, LAB, UGT, CCOO eta ESK Sindikatuek deitutako mobilizazioetan parte hartu dute. Jaurlaritzako Osasun sailaren aurrean eserialdia egin dute eta greba “oztopatzeko inposatutako %100eko gutxieneko zerbitzuak” salatu dituzte.

Osakidetzako garbitzaileek greban eta Hitzarmen Kolektiboa negoziatzen hiru urte baino gehiago daramatzatela jakinarazi dute sindikatuek, baina ez dute inolako akordiorik lortu enpresekin. Izan ere, adieraiz dute negozioazioak hilabeteak daramatzala “blokeatuta”.

Katia Hernandez ELAko sektoreko arduraduren arabera, haien lana funtsezkoa dela esaten duten arren, ez dute ikusarazten: "Gure lana funtsezkoa dela diote, baina hori ez da gure lan-baldintzetan islatzen". Horregatik, haien lana "modu duin eta eraginkorrean" aitotzea eskatzen dute.

Horren aurrean, “lan-baldintzak eta Hitzarmen Kolektiboa defendatzeko” mobilizazio dinakima abiatu dute sindikatuek, aldarrikapen hauek egiteko asmoz: 2012ko Garapen Profesionalera sarbidea; lanpostu hutsen estaldura arautzea, partzialtasunak suposatzen duen kondena saihesteko; txanda-kontratuari lotutako erretiro partziala hartzeko aukera; osasun-zentroetan ere plantilla-akordioak ezartzea; absentzien estaldura, lan-kargak saihesteko; eta zerbitzua argitaratzea, enplegua bermatuz.