13/13 Epaiketari Ez! Herri ekimenak kaleak hartzeko deialdia zabaldu du larunbat honetan, "Euskal Preso politikoekiko elkartasunez jardun duten pertsonei" babesa helarazteko. Bilbon Arantza Zulueta eta Naia Zuriarrain auziperatuak izango dira.
Elkarretaratze iraunkorra izango da 26an Arriaga parean egingo dutena, hortaz, 10:00etan hasi eta hogei minuturo eragile ezberdinek pankartaren lekukoa hartuko dute, eguerdiko 13:00ak arte.
Herri ekimenak adierazitakoaren arabera, 13/13 sumarioaren epaiketaren bidez, "torturen biktimei babesa ukatzeaz gain, haien bizitzak berriro biktimizatu eta epaituko dituzte". Horregatik "elkartasuna adierazteko eta torturaren biktimak aitortzeko" ekimenak antolatu dituzte Bilbon, Donostian, Villabonan, Lekeition eta Zornotzan.