Buruan zabor poltsa bat jarrita, hainbat minutuz oihukatzen egon eta gero, poltsak apurtu eta lurrera bota dituzte. Beraien garrasiekin "sistemaren manadaren aurrean dagoen isiltasuna apurtu" nahi izan dutela adierazi dute.
13/13 epaiketan joan den astean Auzitegi Nazionalean epaituek azaldutako torturen aurrean "dagoen isiltasuna apurtzeko" ekintza egin dute Moyua plazan emakume batzuek igande honetan.