Lanuztea martxoaren 29an abiatu zuten, enpresako arduradunak langile bat "bidegabeki" kaleratu zuenean. Ia 100 egun hauetan langilea berriz kontratatua izan dadin eta langile guztien lan-baldintzak hobetu daitezen aldarrikatu dute.
Martxoan kaleratutako langilea berriro hartzea, soldata hobekuntzak osagarrietan zein plusetan eta azkenik hobekuntzak ere norberarekin oporretan eta aukerako egunetan dira lortutako akordioan jasotzen direnak.
Kaleratzea gertatu zenean enpresaren hitzarmen kolektiboa negoziatzeko bidean zeudela gogoratu dute sindikatuek eta ondorioz langileen aurkako errepresalia bat izan daitekeela ohartarazi dute azken hilabete hauetan.