Bertso Derbia izango da igande honetan San Mamesen

uriola.eus 2021ko ira. 9a, 09:20
Irudia: Athletic Club Fundazioa

Athleticeko eta Realeko emakumezkoen derbia dela eta, Miren Amuriza eta Amaia Agirre bertsolariek zelai erdian abestuko dute partida hasi baino lehen. 

2012. urtean egin zuten lehen bertso derbia "lehia osasuntsua sustatzeko eta kirol lehiatik haratago kirolak eta kulturak batzen dutela sinestarazteko" helburuarekin.

Igande honetan, Realeko eta Athletic Clubeko emakumezkoek derbia jokatuko dute eguerdiko 12:00etan eta horren aurretik, Amaia Agirre eta Miren Amuriza bertsolariek zelai erdian abestuko dute San Mamesera doazen guztientzat. 

Sarrerak

Partida ikusteko sarrerak oraindik salgai daude. Bazkideek doan eskuratu ahalko dituzte Bazkideen Txokoaren bitartez eta era berean, publikoak 5 eurotan erosi ahalko du webgunean. 15 urtetik beherakoentzako sarreren prezioa 2 eurokoa izango da.