Argindarraren garestitzearen aurka mobilizatuko da bihar Bilboko auzo mugimendua

uriola.eus 2021ko ira. 15a, 10:30

Bizkaiko pentsionisten manifestazioa astelehenean. Irudiak: Klaus

Ostegunean arratsaldeko 19:00etan Iberdrola dorrearen aurrean elkarretaratzea deitu dute Bilboko auzo elkarteen Federazioak eta Ekologistak Martxan taldeak argiaren prezioaren igoera salatzeko.

Euskadi plazan “no al tarifazo de la luz. Iberdrola errudun!” lelopean mobilizatuko da bihar Bilboko auzo mugimedua. Auzo elkarteen federazioaren eta Ekologistak martxanen arabera “enpresa elektriko handien botereak eta gobernuaren konplizitateak milioika pertsona pobrezia energetikora kondenatzen ari delako”.  Izan ere, azken asteetan inoiz izan den preziorik handiena izan du argindarrak, megawatt-orduak 150 euroak gaindituta.

Astelehenean Bizkaiko pentsionisten mugimendua ere neurri hauen aurka mobilizatu zen, Iberdrolan hasi eta Eliptika plazan amaitu zen manifestazio batean.

Zutabeak

Deialdi orokorraz gain, Deustutik zutabea abiatuko dute arratsaldeko 18:30ean Deustuko Iberdrolaren bulegotik Gora Deustu! sareak antolatuta.