'Enpresa elektriko handien xantaiari ezetz' esango diete gaur Deustun, Errekalden, Alde Zaharrean, Bilbo Zaharrean, Castañosen, Uribarrin, Indautxun, Otxarkoagan eta Santutxun.
Etengabe garestitzen ari da argindarra azken aste hauetan. Irailean megawatt-orduak 150 euroen langa igaro zuen eta joan den asteazkenean berriz, megawatt-orduaren prezioa 228 eurotan kokatu zen. Etenik gabeko igoera honen aurka "deskonektatu elektriketatik" lelopean argindar enpresa handietatik deskonektatzeko deialdia eta manifestua zabaldu dute hainbat eragilek "oligopolio elektrikoak gelditzea herritarron esku" dagoelako. Argindarraren prezioaren igoera salatzeaz gain, Espainiako Estatuko alderdi nagusiek egoera honekiko duten "konplizitatea" ere salatzen da manifestuan.
Horiek horrela, gaur 11:30ean mobilizazioa egin dute Iberdrola dorrearen aurrean eta arratsaldean, itzalaldi eta kazola jotze masiboaz gain, kontzentrazio ezberdinak antolatu dira Bilboko auzo ezberdinetan.