Taludes Bilbaoko lan gatazkan esku hartzeko eskatu diote udalari

uriola.eus 2021ko aza. 23a, 14:15

Taludes Bilbao enpresako langileen elkarretaratzea (argazkia: LAB)

Langileek elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean, eta hitzarmen duina aldarrikatu dute azpikontratatutako aldi baterako enpresen elkarteko langileentzako. Ezpondetan lorezaintza lanak nahiz hiriko altzariak eta haurren jolastokiak mantentzeko lanak egiten dituzte. 

Bilboko Udalak azpikontratatutako Urbaser SA eta Cycasa Canteras y Construcciones SA enpresek osatzen duten ABEE-ko langileek urtebete daramate hitzarmen kolektiboa negoziatzen, baina oraingoz ez dituzte erdietsi eskatzen dituzten lan baldintzak, eta %20ko soldata aldea eta lanaldi luzeagoak dauzkate inguruko udalerrietan lanbide horretan dihardutenekin alderatuta. Horrenbestez, kontratatzailea den aldetik, neurriak hartzeko eskatu diote Bilboko Udalari.