uriola.eus

Espetxe politikari buruzko mahai-ingurua adituekin

  Politika  Bilbo

Sarek eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, Garbiñe Biurrun, Jose Antonio Martin Pallin eta Jaime Tapia arituko dira eztabaidan Estitxu Garai kazetari eta irakasleak gidatuta. Abenduaren 9an izango da, 18:00etan, Bizkaiko Abokatuen Elkargoan.

Espetxe politika berri baten erronka izenburupean, jendaurreko eztabaida saioa egingo dute hiru gonbidatuek. Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko magistratua da; Jose Antonio Martin Pallin, berriz, Auzitegi Goreneko magistratu emeritua; azkenik, Jaime Tapia Eusko Jaurlaritzako Espetxe Erakundeetako aholkularia da. Guztiek, beraz, gaia hurbiletik ezagutzen dute.

Antolatzaileek eskatu dute bertaratu nahi dutenek asistentzia berrets dezatela. Horretarako, helbide elektroniko honetara mezu bat idatzi beharko da: dinamika@sare.eus. Uribitarteko Arrapalak kalean dago Bizkaiko Abokatuen Elkargoa, eta bertan izango da hitzordua.

Manifestazioa Basaurira

Sarek antolatutako hitzorduekin jarraituz, hilaren 18an, larunbata, Basauriko espetxera martxa bat antolatu dute, eta Bilbotik ere bertaratzeko deia egin dute, salbuespen neurrien aurka agertzeko. 12:00etan abiatuko da manifestazioa Basauriko Arizgoiti plazatik.

Deposito bete elkartasun

Azkenik, eta Gabonak gerturatzen ari diren honetan, preso politikoen senideen beharrizanak asetzera bideratutako beste kanpaina bat jarri dute martxan: Deposito bete elkartasun. Xede horretan laguntze aldera, sei botilaz osatutako ardo ekologikoaren kaxak eskatzeko aukera jarri dute, 60 euroren truke. Abenduaren 15era arte eska daitezke kaxak, 652 70 25 61 telefonoan, watsap edo mezu bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa