Covid ziurtagiriaren aurka mobilizatzeko deia egin du Gazte Koordinadora Sozialistak

uriola.eus 2021ko abe. 9a, 15:18

Bihar, abenduak 10, 19:30ean Sabin Etxearen aurrealdean elkarretaratzea egingo dute, txertaketa agiriarena "kontrol sozialean, diziplinamenduan eta autoritarismoan sakontzea" helburu duen neurria dela uste baitute.

Covid ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin leloa izango da GKS-k biharko deitutako hitzorduan zabalduko dutena. Izan ere, koordinakundearen iritziz ziurtagiri hori enpresari handiek eta politikari profesionalek ezarritako birusaren kudeaketa ereduaren beste urrats bat da, eta ez dakar osasun arazoarentzako aterabide errealik.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak segregazioan sakontzea dakarrela azpimarratu dute, eta horretan alderdi politiko instituzional guztiek beren erantzukizuna daukatela ere bai, "neurri dizpilinarioen ezarpenaren erantzule" gisa. Hortaz, konplizetzat jotzen dituzte "sektore zaurgarrien gaineko kriminalizazioa ahalbidetu duen testuinguruan".

Bilbokoaz gain, Gasteizen eta Donostian ere deitu dituzte agerraldiak.