Ekintza Sozialeko Komunitatearen aurkezpena eta lehenengo saioa egin zuen larunbatean LAB sindikatuak Bilbon. Mobilizazioen ziklo sakona bultzatu nahi dute datozen hilabeteetarako eta, ildo horretatik, lantokiez harago langileen gain eragina daukaten beste zenbait arlotan borrokatzeko sarea osatu nahi dute afiliatuekin batera; besteak beste, etxebizitza eskubidea, antiarrazismoa eta ingurumena.
"Prekarizazio eta pobretze prozesuak ez dira soilik lantokietan gertatzen, langileon bizi-baldintzen okertze orokor bat gertatzen ari da, lantoki barruko eta kanpoko errealitateak elkarloturik daudelarik", azaldu du sindikatuak.
Nahi duten afiliatu guztiei irekitako sarea izango da, "urratsez urrats osatu eta aberastuko dena", LABen arabera.