Neurria indarrean noiz sartuko den zehazteke dago, baina hala egiten duenean, azken hamalau egunetako intzidentzia tasa metatua 100.000 biztanleko 300 kasutik gorakoa den udalerrietan aplikatuko da. 12 urtetik beherako haurrek eta lanean ari diren establezimenduetako langileek ez dute behar izango. Gainerakoek, honako leku hauetan erakutsi beharko dute beren Covid ziurtagiria:
- Kontzertu-areto eta erabilera anitzeko aretoetan edo bestelako espazio itxitan, kontzertuak, musika-jaialdiak eta bestelako kultura eta arte ekitaldiak egiten badira.
- Ostalaritza eta jatetxe establezimenduetan, bankete-aretoak barne, dantzatzeko aukera ematen duten jarduerak egiten direnean, bertaratuen kopurua edozein dela ere.
- Kiroldegi, gimnasio eta barruko beste espazioetan, jarduera fisikoa eta/edo kirola egiten denean, kirolarientzat, laguntzaileentzat eta publikoarentzat.
- Ospitale eta zentro soziosanitarioetan, baita espetxeetan ere, bertan daudenak bisitatzera joaten direnentzat.