Lan ikuskaritzak, txosten bat egin ostean, ondorioztatu zuen Gorabidek gehiegizko malgutasuna ezartzen zuela lanaldietan, batez ere behin-behineko langileen kasuan, plantilla osoaren ehuneko oso handia osatzen baitute. Horregatik, hura arautzeko lan-egutegiak egitera behartu zuen elkartea.
Urteko egutegien negoziazioaren unean enpresak erakutsitako “jarrera totalitarioa” eta Enpresa Batzordeak 2022rako lan-egutegiak negoziatzeko eta adosteko egindako proposamenak ukatu izana salatu zuten sindikatuek.
Egutegiak alde bakarrez ezartzea, justifikatutako benetako arrazoirik gabe, langileen zigortzea bilatzen duela azaldu dute. Hala, jarrera horrek langileen lana eta norberaren bizitza uztartzeko eskubideetan izan dezakeen eragina azpimarratu dute.
Lan Harremanen Kontseiluan bertan, adiskidetze-saioa egin zen, akordio bat lortzen saiatzeko. Hala ere, sindikatuen esanetan, beste behin ere jarrera zurruna izan du enpresak.