'Nik aukeratuak eta ez inposatuak', Zinegoak 2022 iragartzeko spota

uriola.eus 2022ko ots. 18a, 10:30

LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 19. edizioko spota aurkeztu berri dute. Etiketen eta nortasunen inguruko hausnarketa dakar ikus-entzunezkoak: "Beharrezkoak diren edo ez, zer nolako kontzeptuak erabiltzen ditugun gure buruak izendatzeko, askatasunez gure nortasuna bizitzeko aldarria..."

Otsailaren 28tik martxoaren 7ra bitartean izango da aurtengo Zinegoak jaialdia. Egitarau ezin osatuagoa dakar oraingoan ere. Hala, sail ofizialeko emanaldiez gain, hitzaldiak, kontzertuak, tailerrak eta bestelako hitzorduak antolatu dituzte.