Ernesto Erkorekako bidegorria hobetzeko neurriak hartuko ditu udalak

uriola.eus 2022ko ots. 24a, 12:14

Udal Gobernuak osoko bilkuran jakinarazi du bihartik aurrera bizikleten lehentasuna azpimarratzeko seinale bereziak jarriko direla. Horrez gain, mugikortasun sektoreko langileei berariaz zuzendutako kontzientziazio kanpaina jarriko dute abian, eta LED argien sistema berri bat ezartzeko aukera ere aztertzen dihardute.

Hain zuzen, biribilgune horretatik igarotzen diren txirrindularien segurtasuna bermatzeko neurri tekniko eta zehatzak eskatzeko mozioa aurkeztu du Elkarrekin Podemos-IU udal taldeak. Beraz, Ana Viñals bozeramalea "pozik" azaldu da erabakiarekin. EH Bilduk ere ontzat jo ditu hartu diren neurriak, hasieratik hartu behar zirela uste izan arren. PPk proposatu du gai honen harira txirrindularien elkarteek ere parte hartuko duten batzorde ez iraunkor bat sortzea.

Gogorarazi behar da txirrindularien elkarteek urte hasieratik salatu dituztela gune horretako arriskuak, bidegorriaren tarte hori egin zenetik, alegi.