Loraldiaren baitako hitzordua:
Aretoa | |
---|---|
Artistak |
Bernardo Atxaga, Juan Carlos Egillor, Ruper Ordorika & Mugalaris |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena |
90 min |
Ordua |
20:00 |
1980. urtean, orain dela lau hamarkada luze, mugarria jarri zuen musika-lan bat plazara irten zen: “Hautsi da Anphora”. Bernardo Atxagaren lehen liburua zuen abiapuntu. Iragarekin hautsi eta sormen-jarrera garaikidea eskaini nahi zuen Atxagak “Etiopia” izkribu hura sortu zuenean. Jarraian, hainbat poema kanta bihurtu zituen Ordorikak, musika-ibilbidearen hasierari ekinez. Berritzaileak diren poema eta kanta haiek badute zer konta gaurko garaietan. Horregatik “Hautsi da Anphora” disko osoa, hasieratik amaiera, eszenaratuko dute Ruper Ordokira & Mugalarisek, Bernardo Atxagak gaurko begirada literarioa irakurtzen duen bitartean. Geroari begiratzen dion sormena da. Pott Bandaren garaian bezalaxe, geroa gaur izango dugu.