Aretoa | |
---|---|
Artistak |
Ane Pikaza, Getari Etxegarai, Maite Larburu |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena |
70 min |
Ordua |
19:30 |
Eulalia Abaitua gure lehen emakumezko argazkilaria izan zen. Ingalaterran ikasi omen zuen hasi berria zen artea eta Bilbora, bere hirira, ekarri zuen, XIX. mendearen bigarren erdialdean. Kamararekin islatu zituen pertsonak (hamaika emakume) eta paisajeak gure memoria dira. Irudi ezinbestekoak gure nortasuna ulertzeko eta ezagutzeko.
Beraz, aitzindaria eta bidegile handia izan zen baina gaur egun oraindik ezezaguna da gure artean. Euskal kulturak zor dio onespena eta ezagutza. Horregatik, Loraldia Kultur Elkarteak sustatu du ikuskizun hau. Aurretik, Anton Abbadia, Elkano edo Iparragirrerekin egin dugun bezala, Eulalia Abaitua sormen garaikide baten bidez eramango dugu tauletara.
Ikuskizunak hiru osagai ditu. Ikus entzunezkoen bidez Abaituaren argazkiak ezagutuko ditugu, teatro-kontaketak (Ane Pikaza) haren bizitza eta memoria osatuko du eta musikak (Maite Larburu) historia miresgarri honi soinu banda jarriko dio. Gure produkzio propioa da eta Abaituaren ondarea lau haizetara hedatzeko sortua da.