Loraldiaren baitako hitzordua.
Aretoa | |
---|---|
Artistak |
Amaia Lasa, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua, Dani Venegas, Jon Gurrutxaga, Urbil Artola |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena |
60 min |
Ordua |
19:00 |
Amaia Lasa poetak Walt Whitman deskubritu eta mirestu zuen gaztetan. Urbil Artolak, berriz, aitaren Belar Hostoak diskoaren bitartez izan zuen Iparramerikako poetaren berri. Biak ala biak elkartu dira ikuskizun poetiko hau sortzeko. Musika eta poesia gurutzatzen den lekuan kokaturik, sormen berri honek 1978an argia ikusi zuen Txomin Artolaren Belar Hostoak diskoa du abiapuntua.
Sorkuntzaren bidean Urbil Artolak banda bat eratu du bereziki. Dani Venegas, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua eta Jon Gurrutxagarekin batera Txomin Artolaren kantak moldatuko ditu gaurko garaietara. Amaia Lasak, berriz, “Oh Captain! My captain!” egilearen bizitza eta idazkera izango du hizpide. Whalt Whitmanen poemak XIX, mendearen erdialdetik bide luze bat egin dute gaur arte. Oraingoan bizitzaren aldeko aldarri poetiko hura euskarari ekarriaz gozatzeko aukera dugu.