Loraldiaren baitako hitzordua.
Ixiar Rozasek, Ainara LeGardonek eta Rafael Martínez del Pozok hatsa, hotsa, ahotsa, sonemak, hitzak, soinuak eta musikarekin konposatzen dute irakurketa eta kontzertua den pieza honetan.
Abiapuntua Unisonoa da, Ixiar Rozasen bi formadun lana: poema liburua eta soinu piezak (Pamiela, 2020; Bandcamp, 2020). Kontzertuan zehar liburuko partiturak eta zatiak erabiliko dira, hala nola, soinu piezen berrirakurketa bat.
Ikuskizun honetan hiru sortzaileek bat egiten dute norbera bere disziplinatik. Esperimentazioa dute lan tresna. Soinu espazio bat eratuko dute non hitzen zentzua beste nonbait kokatuko diren. “Bere Ihespuntuan, bere paisaian. Entzunmugan esateko ekintza da”.