Kakitzat taldea gerraren aurka

uriola.eus 2022ko mar. 10a, 13:00

None
None
None
None
None
None

Joan den astean egin bezala, gaur ere Sabin Etxearen aurrean kontzentrazioa egin du koordinakunde antimilitaristak. Gogorarazi dute duela 36 urte Hego Euskal Herritarren gehiengoak NATOren aurka bozkatu zuela.

(Argazkiak: Kakitzat)

Bada, gaurko ekimenaren bidez "egungo gatazka belikoek kaltetutako pertsonak gogoan hartu" nahi izan dituzte, baita Ukrainan nahiz Errusian derrigorrezko erreklutamenduari uko egiteagatik atxilotu dituzten objetoreak ere: "Antimilitarista horiekiko elkartasunez, tartean dauden gerra-gizon guztien deseskalada beliko eta armamentistikoa eskatzen dugu".

Hala, gerraren, armadaren nahiz gastu militarraren aurkako jarrera berretsi dute, eta nazioarteko harremanetan "sakoneko aldaketak" beharrezko ikusten dituztela azaldu dute.