Bidaideak Champions Cup txapelketan bueltan da

uriola.eus 2022ko mar. 15a, 12:31
Partida baten hasier (Irudia: Bidaideak)

Saskibaloi taldeak, maiatzaren 5 eta 8aren artean Turingian egongo da Europako txapeldunen ligan parte hartzeko. Lehiaketa hau jokatzen duten bigarren aldia da aurreko urtean laugarren postua lortu eta gero.

IWBF Europak atzo eman zuen ezagutzera aurtengo Europako txapelketetako egoitzak eta talde parte hartzaileak. Lehiaketa gorenean arituko da Bidaideak Bilbao BSR beste zazpi talderekin batera RSB Thuringia Bulls taldearen etxean. Esperientzia hau ez da berria izango Bilboko taldearentzat. 2018an Euroleague1 antolatu zuen eta finalean galdu arren, 2019 txapelketa irabazi zuen. Aurreko urtean jada, norgehiagokan aritu ziren Champions Cup-ean eta laugarren postua lortu zuten. 

International Wheel Basketball Federation-ek atzo iragarri zuenaren arabera maiatzaren 5ean eta 8aren artean, Alemaniara bueltatuko dira 12 hilabeteren ostean Europa mailako txapelketa nagusia jokatzeko. Bertan talde ezagunekin aurkituko da Txurdinagako taldea. Ilunion, aurreko urtean liga irabazteko garaitu zuen taldea eta Amiab Albacete Espainiako ligatik; RSV Lahn-Dill, anfitrioiak; UnipolSai Briantea84 Cantú Italiatik; CS Meaux BF eta Hornets Le Cannet Frantziatik.

Talde bakoitzak norgehiagoka bat jokatuko du egunero. Txapelketetan egongo diren taldeak erabakitzeko Eurocopako sailkapenaren ordena erabili da. Faktore honek zehaztuko ditu lehenengo jardunaldiko partidak. Larunbateko finalerdiak eta igandeko finala ere, zehaztuta geratuko dira. 

Ligan play-off etik hurbil

Ligako txapelketaren egungo txapelduna da Bilbao BSR. Finalean Ilunion garaitu zuten eta aurten helburu berdina dute. Hura lortzeko garaipen garrantzitsua lortu zuten azkenaurreko partidan. Hala ere, asteburu honetan porrota gogorra jasan zuten Mideba Extremaduraren aurka eta ordura arte zeramaten 9 garaipeneko bolada apurtu zitzaien. 11 garaipen eta 4 porrotarekin bosgarren dira laugarren eta hirugarren sailkatuetatik garaipena bakarrera.