Atzo Bizkaiko Garbiketa Hitzarmenaren beste bilera bat egin zen, eta, taldeak ohar bidez jakinarazi duenez, beste behin egiaztatu zuten enpresek ez dutela haien soldatak duintzeko asmorik.
"Funtsezkoak gara, gu geldituko bagina, garbitzeari utziko bagenio, jarduera askok ere gelditu beharko lukete", adierazi dute. Bada, hori irudikatu nahi izan dute 08:30ean Juan de Garayko errepidea blokatzeko ekintzaren bitartez.