'Perbertsoa': Bertso Errondako finala

uriola.eus 2022ko mar. 21a, 13:04

Josu Ibarguren, Paule Loizaga, Julene Iturbe, Unai Mendiburu, Kerman Diaz, Ander Ucelay, Ander Anakabe eta Asier Alcedo garaipena lortzen saiatuko dira martxoaren 24an, 19:30etik aurrera Bira kulturgunean. 

Bertso erronda amaierara helduko da ostegun honetan zortzi bertsolarirekin. Otsaila eta martxoan zehar bost kanporaketa egin dira "Perbertsoa" izango den finaleko partaideak zehazteko. 

Txapelketaren erdialdean aipatu genuen moduan Josu Ibarguren, Paule Loizaga eta Julene Iturbe sailkatu ziren lehenengo hiru kanporaketetan. Horietaz gain, Ander Urcelay, Ander Anakabe eta Asier Alcedok lortu dute sailkapena.

Azken aurreko saioa, finalaren eszenatoki berdinean egin zen, Biran. jende pilaren aurrean aritu ziren bertsotan Maddi Askaiturrieta, Unai Mendiburu, Mikel Aiartzaguena eta Hodei Munduate. Azkenean garaipena Unai Mendiburuk lortu zuen. Azkenengoa, La Villan egin zen martxoaren 16an ohiko ordutegian. Azken honetan Kerman Diaz irabazlea, Janire Arrizabalaga, Aritz Landeta eta Igor Galartzarekin egon zen solasean. 

Finalista guztiak zehaztuta, ostegun honetan izango da hitzordu handia. Zortzi bertsolarik giro paregabea emango diote ostegun arratsaldeari. 19:30etan hasiko da eta sarrera librea izango da Bira kulturgunean edukia bete arte.