Amaiera gaiztoa Athleticentzat Villarealen aurka (1-1)

uriola.eus 2022ko mar. 28a, 13:46
Partidaren amaiera (Irudia: Athletic Club)

Clara Pinedok ireki zuen markagailua baina honi ezin eutsi eta luzapenean Estefak berdinketa ezarri zuen etxeko taldearentzat. Bost jardunaldiren faltan, bederatzi puntura aldendu zaio Txapeldunen liga Iraia Iturregiren taldeari.

Geratzen ziren sei partidak irabaztea zen entrenatzailearen helburua, baina hasieratik amets hura desegin da. Lehenengo erronka larunbatean heldu zen Castellonen. Bolada txarrean sartuta zegoen Villareal eta egoeraz baliatu nahi izan zen Athletic-ek. Lehenengo zatia aukera gutxikoa izan zen eta lehoien arean egondako jokaldi polemiko bat izan nabarmenduena. 

Berdintasun hura, zurigorriek desegin zuten bigarren zatian. Lucia, zuela gutxi zelaira sartu zena, baloia zutoinera bota eta Clara Pinedok errebotea baliatu zuen partidaren lehen gola sartzeko. Partida zaila eta gogorra izaten ari zen Bilbokoentzat, baina hiru puntuak eskuratuko zutela zirudien. Baina 93. minutuan Estefak berdinketa jarri zuen. 

Partidaren amaieran jokalarien etsipen aurpegiak nabarmenak ziren. Etxera hutsik bueltatu ez ziren arren, lortutako puntua ez zen nahikoa. Azken asteetan Europara heltzeko aukerak gero eta txikiagoak ziren. Goiko taldeak indartsu ari ziren eta Athletic-ek zailtasunak izaten ari zituen erregulartasuna mantentzeko, asteburu honetan erakutsi duen moduan. Azken lau partidetan lau puntu besterik ez dituzte lortu eta seigarren mantentzen diren arren, hirugarren postua bederatzi puntura aldendu zaie. Gainera Real Madrilek geratzen zaion partida irabazten badu, distantzia hamar puntukoa litzateke.

Azken aukerak

Datorren astean Valentzia izango du aurkari Lezaman. "Che" taldea jaitsiera postuetatik hurbilen dagoena da eta beraz, ez da partidu erreza izango. Horren ostean Atletico de Madril eta UDG Tenerife izango dituzte aurrez aurre. Bere gainetik dauden bi talde hain zuzen ere eta segur aski Txapeldunen ligarekin amesten jarraitzeko izango dituen azken bi aukerak. Azken bi partidak Alaves eta Sevillaren aurka izango dira. 

Aukeraren bat nahi izanez gero, partida guztiak irabazi beharko dituzte zurigorriek. Hala ere, baliteke hirugarren postura ez heltzea. Real Madril batez ere, oso gogor dabil eta bost partidetan bederatzi puntu murriztea ia ezinezkoa dirudi. Nolanahi ere, denboraldi aparta egiten ari da taldea eta datorren urtera begira hasteko balioko zaizkio azken jardunaldiak. Aurreko urtean, orain dituzten 40 puntuekin amaitu zuten denboraldia, 34 partida jokatu eta gero. Gainera seigarren postua lortzea haien eskura dago.